lunes, 18 de abril de 2011

Koadro honetan, Miró-ren inguruko webquest bat izango duzue, bertan klikatu eta ariketa ezberdinak egiteko aukera paregabea izango duzue, aurrera lagunak! 


Handiagoan ikusi eta jolastu nahi baduzu klikatu hemen

lunes, 14 de marzo de 2011

PISKOMOTRIZITATEA: UZTURPE IKASTOLAN

PSIKOMOTRIZITATE GELAN JOLASEAN!

    Gorputzaren mugimenduan eta lengoai adierazpenean oinarri-tzen da. Gorputz mugimendu horrekin haurrak eboluzionatu eta aurrera pausuak ematen ditu. Era berean, psikomotrizitate saioetan irakasleok ikus edo antzeman daitezken arazoez jabetzen gara, beti haurraren nortasuna eta erritmoa errespetatuz. 

    Helburuen artean hauexek azpimarratu daitezke: psikomotrizitateak ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta laguntzea; segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskaintzea, non haurrak bere potentzial guztiak garatu ditzakeen; ekintza, jolasa eta errepresentazioaren plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak bideratzea; sentimenduak, bulkadak, agresibitatea... era sozializatu batean adierazteko aukera ematea (B. Aucouturier). 



    Espazioaren antolamendua bi lekutan egituratuta dago. Zabalenean, koltxonetak, goma espumako blokeak, txirristak, salto egiteko alturak, ispilua... egoten dira adierazpen motriza lantzeko. 

    Bestean, material guztia gorde ondoren, marrazketa edo eta egurrezko blokeen bitartez, lengoaiazko adierazpena, plastikoa eta grafikoa egiten da.

    Saioaren denboraren egiturari dagokionez, sarrerako erritualean, zer egin behar duten adierazi erazten zaie eta araua gogora-tzen dugu ("Ezin da minik eman ezta hartu ere") eta ondoren blokeekin egindako horma botatzen dute. Hasieran sensoriomotorean aritzen dira (inbuluzkak, saltoak, lasterketak...) pixkanaka sinbolikora pasatuz. Honetan materiala (oihalak, panpinak...) eskaintzen zaie. Azkenik, errepresentaziorako tartea heltzen denean ipuin bat kontatzen zaie eta margoak ala egurrak ematen zaizkie adierazpen librea egin dezaten. Buka-tzeko, ezinbestekoa da irteerako errituala, zeinetan haur bakoitzak saioan izandako bizipenak kontatzen dituen.
 
    Saioetan gure zeregin nagusiena haurraren heltze prozesuan laguntzea da. Behaketa zuzenean espazioa eta denbora nola erabiltzen dituen, ekintzak non buru-tzen dituen, denbora luzez irauten duen... Materialari dagokionez, zein duen gustukoena, sormena adierazten duen, modu sinbolikoan erabiltzen duen... Azkenik norberarekiko, irakaslearekiko eta besteekiko harremanak beha-tzen dira. 

    Jolasa eta egitearen plazerra abiapuntu izanik, psikomotrizitateak haurraren interesa pizten du. Hau dela eta, haur guztiak saioa noiz iritsiko zain egoten dira.

Dena irakurri duzu? Primeran irakurle! Orain zerbait gehiago dakizu eta lehendik bazenekien, bada bergogoratzea ondo etorriko zitzaizun, ezta? Ongi orduan! Besarkada handi baaaat bion partez!!